Larunbata,
2025ko Otsailak01

MugaKultura

loader-image
Durango
9:57 am,
temperature icon 10°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 23 Km/h

Elorrioko Herri Ikastetxeko olgeta-gunea asteburu eta jai egunetan zabaltzeko akordioa lortu dute Udalak eta eskola zuzendaritzek

 

· Hitzartutako neurriaren ondorioz, elorriarrek jolastokiko kirol instalazioak erabilgarri dituzte aurrerantzean

Datorren larunbatetik aurrera, Elorrioko Herri Ikastetxeko olgetagunea zabalik izango da asteburu eta jai egunetan. Elorrioko Udalak eta Herri Ikastetxe eta Institutuak hitzartutako neurri horren ondorioz, elorriarrek ikastetxeko jolastokian dauden kirol instalazioak erabili ahal izango dituzte aurrerantzean.

elorrio

Dani Palacios Kirol zinegotziaren esanetan jokaldi burutsua izan da, dauden udal baliabideen erabilera egokia bultzatu baino ez dugu egin, legeak hori baimentzen baitzuen.

“Akordio honi esker, Elorrioko kirolzale askok aspalditik aldarrikatzen zutena lortu dugu. Izan ere, Elorrion asteburuetan ezinezkoa izaten zen herri ikastetxeko patioa eta bertan dauden saskibaloi zelaia erabiltzea. Gure iritziz, aurrerapen handia da, eta Udaletik eskerrak eman nahi dizkiogu ikastetxeko zuzendaritzari, eskaini dizkigun erraztasun guztiengatik. Maiatzaren 13tik aurrera,. Elorrion beste kirolgune bat izango dugu asteburuetarako”, nabarmendu du Txus Arrieta Hezkuntza arloko zinegotziak. Gauzak ondo, akordioa urtez urte berriztuko da.  Asteburu eta jai egunetan, beraz, goizeko 10etan zabaldu eta iluntzeko 8etan itxiko da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu