‘In Sesion’ hirukoteak zabalduko du ostiral honetan Plateruenan ikasturteko azken Jam Sesssiona
Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskola jakinarazten duenez, datorren maiatzaren 12an, ostirala, gaueko 21:30etan, ikasturte honetako azken Jam Sessiona eskainiko da Plateruena Kafe Antzokian.
Bartolome Ertzilla Musika Eskolak antolatuta eta musika modernoko taldeak dinamizatuta, oraingo honetan, eskarmentu handiko hiru musikariz osatutako “ In Sesion” hirukoteak zabalduko du Jam Sessiona. Miguel Salvador kitarra elektrikoarekin, Marcelo Scrich kontrabaxuan eta Gorka Iraundegi baterian.
Hasierako tarte hau eta gero Jam Sessiona zabalduko da, eta nahi duten musikari guztiek parte hartu ahal izango dute
Oraingo honetan ere zerrenda txiki bat proposatzen da:
- Bag Groove ( Miles Davis), Afro Blue ( M.Santamaria- Aebersold 64 bertsioa), Four ( M.Davis-Aebersold 7 bertsioa), Softly as in a Mornig,Mr.PC,My Romance eta Lucky Southern.
Email honetara bidali daitezke proposamenak: aertzilla@durango.eus
Gogoratu hitzordua, Maiatzak 12 ostirala, gaueko 21:30etan Plateruena Kafe Antzokian.