Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:41 am,
temperature icon 10°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

Zuri, zuk, berak… amatxo

Etxe-word

Iñaki Etxezarreta Maiztegi ‘Etxe’

· Iñaki Etxezarraga Maiztegi ‘Etxe’ (Berriz, 1984) abeslaria da 

AMA, hiru hizkik osotzen duten hitz labur eta erraldoia. Guztiok erraietan daramagun hitza. Bere barnean sortu ginen eta zilboresteak lotu gintuen lehen aldiz, bizi osorako edukiko genuen lotura. Lehenengoz arnasa hartu eta bere besoetan babestu ginen. Bularra eman, lehen pausoak irakatsi, hasieratik bide zuzenetatik. Beti seme-alabentzat onena bilatzen.

Idazten diren hitz guztiak ez dira nahiko amari eskerrak emateko. Inoiz ezingo zaio ama bati nahikoa eskertu norberagatik egin duena. Lorik gabeko gauak, lanaren ondorengo lana, garbitu berri dagoena berriz garbitu beharra, behin ta berriz nekatu gabe berdina errepikatzen egotea. Aitak egin ditzakeen gauzak bai, baina ama beti ama da…

Urtean behin “ospatzen” da amaren eguna, baina ama batentzat egunerokoa da biziaren lana. Urtean behin “ospatzen” da emakume langilearen eguna, baina egunerokoa da amaren lana.

Iristear da aurtengo amaren eguna, maiatzeko lehen igandea, udaberriko lorak amari oparitzeko aukera ederra. Baina amari neguan ere oparitu behar zaizkio lorak, besarkadaz jositako lorak, maitasunez jositako lorak. Batzutan arantzaz jositako larrosak oparintzen dizkiogu, baina egindako zauriak sendatzeko ere bere ondoan egon beharra dago, gure lehen zauriak ere amak sendatu zituelako.

Amak beti jakingo du guk baino gehiago, arrazoia izan edo ez, azken egunerarte emango dizkigu aholkuak, eta gure ondorengoei bidea errazteko beti berak jarriko du lehen harria.

Ama guztientzat… zuri eman zizun, zuk eman zenion, berak emango du, eten ezina da biziaren nahia.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu