Larunbata,
2025ko Otsailak01

MugaKultura

loader-image
Durango
7:58 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Amorebieta-Etxanoko udalak maskulinitate berriei buruzko tailer bat antolatu du

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Berdintasun Sailak gizonezkoei zuzendutako “Maskulinitate berri”ei buruzko doako ikastaro bat antolatu du. Helburua gizonezkoek emakume eta gizonen artean dagoen berdintasun eza ulertzea da, honek bakoitzari dagozkion rolen hierarkia bat eta genero bat ezartzen duelarik.

Historian zehar maskulinitatea adorea, ohorea, nagusitasuna, erasoa, lehiakortasuna, arrakasta edota indarra bezalako jokabideekin lotu izan da.  Baina bizitzak bestelako erronkak aurkezten dizkigu: bikotekidearekin harremanak, seme-alabak hazi eta zaintzea, beste gizonezkoekin harreman afektiboak, etab. Erronka guzti hauek arlo afektibo eta emozionalarekin lotuta daude eta sentimenduak adieraztea beharrezkoa egiten dute eta baita enpatia, zuhurtzia, hurbiltasuna, elkarrizketa eta maitasuna.

· Orduak · Tailerra maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an eta 13an egingo da, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko epea maiatzaren 2an hasiko da eta 19ra arte luzatuko da. 94 630 0190 telefono zenbakira dei daiteke edota mezu bat bidali ondoko helbide elektronikora, berdintasuna@amorebieta.net, izena, abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.  Bertan haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu