Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
6:22 am,
temperature icon 8°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

“’WikiEmakumeok’ dokumentala Zinebin estreinatzea zorte ikaragarria da, bozgorailu potentea baita”

JON BARAJA DURANGO

‘WikiEmakumeok’ ikus-entzunezkoa datorren asteartean, azaroak 14, estreinatuko da Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 65. edizioaren barnean. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da BBK Aretoan. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Josi Sierrak ekoiztuta, zuzendaritza eta gidoilaritza lanetan bost emakume aritu dira. Haien artean, Durangon bizi den Marisa Barrena Larruzea zornotzarra dago. Dokumentalak, besteak beste, Durangoko wikilariek berdintasunaren eta euskararen alde egindako ekarpena azpimarratzen du. Izan ere, 2020ean hasi zirenetik hona 4.600 biografia baino gehiago eratu edo itzuli dituzte eta talde emankorrena osatzen dute.

Wikipedian dagoen genero arrakala murriztea da WikiEmakumeok proiektuaren helburu nagusia, entziklopedia digital ezagun horretan aurkitu ahal diren emakumeen biografia kopurua handituz. Asmo horrekin taldeak sortzen hasi ziren hainbat herritan. 2020ko urtarrilean, Durangokoa izan zen soilik Euskal Wikipediarako emakumeen biografiak gauzatzen hasi zen lehen taldea. Sare hau Euskal Herrian egiten ari den lana erakusteko eta bultzatzeko, ‘WikiEmakumeok. DonKumental KORALboratiboa. WikiEmakumeOk taldearen genealogiaz’ deituriko dokumentala filmatu dute. Datorren asteartean, azaroak 14, estreinatuko dute, 18:00etan Bilboko BBK Aretoan Vanesa Fernandez iurretarrak zuzentzen duen Zinebi jaialdiaren 65. edizioaren barnean, ‘Bertoko begiradak’ sailean.

«Zorte ikaragarria»

“Zinebin estreinatzea zorte ikaragarria da, bozgorailu potentea baita WikiEmakumeok sareko gizon eta emakumeak egiten ari garenaren berri emateko”, azaltzen du Marisa Barrena Larruzea wikilariak, gidoilari eta zuzendari lanetan aritu dena beste lau emakumerekin batera: Mentxu Ramilo Araujo, Marta Macho Stadler, Make Irigoyen Perurena eta Nerea Uriarte Goitia. “Aurkezpenaren ostean zenbait herritatik heldu zaigu bertaratzeko deia eta pozarren gaude. Gure ametsa Durangoko Azokan erakustea da eta, ondoren, deitzen diguten herri eta auzo guztietara joateko prest gaude”, gehitu dio Barrenak MUGA-ri.

Josi Sierrak ekoiztutako dokumentalak 50 minutuko irapuena du. Abesti baten bidez, Wikipediako editore-taldearen prozesua kontatzen du Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratuz. Emakume horiek azaltzen dute nondik datorren ekimena, zer egiten duten astero Wikipedian emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko, mundu digitalean ere, berdintasun handiagoa lortzeko. Kontakizunak ikus-entzunezko metafora bat ehuntzen du, musika eta biografia femeninoen artean, dibulgazio-asmo argi bat azaltzen, Euskal Herriko hainbat herrietako errealitatea islatuz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu