Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:24 am,
temperature icon 9°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

ENKORE, NEVADAH, LA DÉCADA PRODIGIOSA… · Abadiñoko San Prudentzio Jaiak 27an hasiko dira

Abadiñoko San Prudentzio jaiak apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 7an bukatuko dira, epe horretan publiko guztietarako berrogeita hamarretik gora ekitaldi izango direlarik. Jai Batzordeak antolatu ditu, eta aurten 35.000 euroko aurrekontua dute.

Jose Luis Navarro alkateak esan duenez, aurreko urteetako ekitaldi batzuk errepikatuko dira, hala nola Umeen Eguna (apirilaren 28an), Mozorro Eguna (apirilaren 29an), eta Gazte Eguna (apirilaren 30ean). Berdin egingo dira ohiko herri bazkariak, paella txapelketa eta txahal-erre jana, azken hau Geu Be elkarteak antolatuta.

ENKORE AZOKA IBAN

Enkore. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Kontzertuak ere ez dira faltako: La Década Prodigiosa (28an); Honat (29an); Nevadah, Enkore eta Batek Daki (30eann); DJ Danny Meip, (maiatzaren 5ean); Onda Futura (maiatzaren 6an), eta De Norte a Sur (maiatzaren 7an).

nEVADAH

Nevadah.

Apirilaren 29an su artifizialak egongo dira tren geltoki ondoan, eta maiatzaren 5ean Abadiño Jaengo Fuensanta de Martos herriarekin senidetuko da. Ekitaldi horrekin Udalak aitorpen bat egin nahi die beste herrialde batzuetatik etorri diren abadiñar ugariei, eta eskertu Abadiñori egin dioten “ekarpen handia”, alkatearen hitzetan.

Kirola ere izango da jaietan, besteak beste futbito txapelketaren finala jokatuko delako, eta baita ere San Prudentzio pilota txapelketaren finala.

· Kartelak · Apirilaren 21etik maiatzaren 6ra bitartean Errota Kultur Etxean ikusgai egongo dira Udalak antolatutako jaietarako kartel lehiaketara aurkeztutako hamabi lanak. Aurtengo irabazlea Anton Uriarte elorriarrra izan da, eta beretzat izan dira lehen sariaren 250 euroak. Gazte Saria, berriz, Paula Garcíak eraman du, opari bono batekin batera.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu