Amorebieta-Etxanok Euskadiko Xake Txapelketaren XXXII. edizioa hartuko du
Amorebieta-Etxanora helduko da beste urte batez Euskadiko Xake Txapelketa, bertan jokatuko baita 32. edizioa ere. Apirilaren 17tik 23ra bitartean, udalerri bizkaitarreko Zelaieta zentrora hurrera daitezke xakea gustuko duten guztiak, euskal xakelaririk onenen teknikaz eta jokaldiez gozatzera.
Euskal lurraldeetan sailkatu diren 22 partaideen artean erabakiko da zein den Euskadiko txapelduna, eta garaipenari esker, Espainiako txapelketan parte hartzeko aukeraz gain, 1.000 euroko saria ere eskuratuko du irabazleak.
Partidak irekiak izango dira ikustera hurreratu nahi duten guztientzat eta, horrezaz gain, Internet bidez ere ikusi ahalko dira zuzenean Zornotzako Xake Elkartearen webgunean: www.zornotzakoxakeelkartea.com
Beste urte batez, oso kalitate oneko jokalariek hartuko dute parte, eta bertan izango dira, besteak beste, Gabriel del Río maisua, Mikel Huerga nazioarteko maisua, Sergio Trigo FIDE maisua eta Eihartze Buiza, nazioartekoa maisua eta Espainiako Xake Selekzioaren jokalaria.