Berton Bertokoak ekainaren 10ean jai handia antolatuko dau Abadiñon
I. Ellakuriaga
Durangaldeko bederatzi eskola publiko batzen dituen taldeak, eskoletako jangelen eredua aldatzea aldarrikatzen du. Helburu berdinarekin ekainaren 10erako jai handia antolatuko dute Abadiñon. Ostiral honetan, Elorrioko Arriola antzokian emango dute jakitera xehetasunak.
Elorrioko agerraldian Pirritx, Porrotx eta Mari Motots eta EHIGE, BIGE, Sortzen eta Gure platera gure aukera ekimeneko ordezkariek parte hartuko dute. Ekainaren 10eko jaian pailazoen ikuskizunak, puzgarriak, umeentzako jolasak eta herri bazkaria egongo dira besteak beste.
Berton Bertokoak bere ibilbidea 2016ko martxoan hasi zuenetik asko izan dira jasotako babes atxikimenduak. Eskualdeko bertsolariak izan dira babesa ematen azkenak.