Bidaiatzeko proposamena luzatu dute ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren edizio berrirako Plateruenan
Izaskun Ellakuriaga
Hilabete barru, maiatzaren 5ean, egingo da laugarren edizioko irakurraldia. Aurreko urteetan bezala, Plateruenan izango da saioa arratsaldeko 6etatik aurrera. Edizio honetan Bidaia da irakurketetarako aukeratutako gaia.
Sei orduko bidaia egitea proposatzen dute narrazioak, bertsoak, poemak, kantuak, dantzak, antzerkia eta musika tarteko dela. Bakoitzaren sormen lanek zein euskarazko sortzaileen lanek dute lekua ekimenean. Parte hartu nahi duenak, hitzezetaahotsez@gmail.com helbide elektronikoan egin dezake proposamena.
· Solasaldi dialogikoa ·
Aurretik, hala ere, antolatu dituzten solasaldi dialogikoetan bigarrena izango da bihar, apirilak 6. Hitzordua arratsaldeko 7etan da Durangoko Bizenta Mogel Udal Bibliotekan. Solasaldirako proposatu dituzten irakurgaiak sei dira:
- AUTOBUSA HARTU BEHAR DUT (Leire Bilbao)
- BIDAIA (Karmele Igartua)
- BULTZI LEIHOAK (Lizardi)
- ERLE BEGIAK (Eider Rodriguez)
- SCOTT KAPITAINA AZKEN ANOTAZIOAK (Bernardo Atxaga)
- SUEDIA EZ DA DIRUDIENA (Harkaitz Cano)
Ekitaldira, bakoitzak testuetatik atentzioa eman diona azpimarratuta eramango du eta besteen aurrean azaldu. Partaide guztien ikuspuntuak plazaratuta, testuaren zentzua eta esanahia osatzen ahaleginduko dira.
Publizitatea
Urrike Liburudenda · Durango
Martxoaren 24tik apirilaren 10 arte %5eko deskontua izango dute bidaia gida liburuek