Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Ametx erakunde autonomoaren webguneak ‘.eus’ domeinuan
Mugalari
Bi webgune ofizialak, Udalarena eta Ametx erakunde autonomoarena, www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus izango dira, hurrenez hurren, hemendik aurrera.
.eus domeinuaren ekimenari atxiki zaizkio Amorebieta-Etxanoko Udala eta Ametx erakunde autonomoa eta, horrela, www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus izango dira, hurrenez hurren, erakundeon webguneen helbideak. Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da .eus domeinua. Beraren helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea izaki, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen du, euskararen normalizazioan lagunduko du eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen dio.