Ostirala,
2025ko Urtarrilak 31

MugaKultura

loader-image
Durango
7:42 pm,
temperature icon 6°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

EH BILDU ABADIÑO: «Kale garbiketa azpikontratatzea garesti irtetzen zaigu abadiñorri»

BILDU LOGO

Testua · EH Bildu Abadiño

Abadiñoko kale garbiketa azpikontratatzeko asmoz udaletxeak abenduan atera zituen pleguak, hutsik gelditu dira. Horren aurrean, arazoa enpresentzat ekonomikoki erarkagarria izan ez daitekeela argudiatuz, martxoko osoko bilkuran AIk eta PNVk plegu berri batzuk onartu dituzte, oraingoan enpresen eskaintza ekonomikei %10 bat igotzeko aukera emanez, enpresei euren margina ekonomikoak handitzea ahalbidetuz.

Abadiñoko EH Bildutik hasieratik adierazi dugu kale garbiketa azpikontratatzearen aurkako jarrera, izan ere, udalak galdu egiten du zerbitzua zuzenean kudeatzeko ahalmena. Gainera, langileek ez dute lanpostua eskuratzen meritu irizpidez, entxufismoari ateak irekiz, eta ordezkapenak egiterakoan ere langileak ez dira lan poltsa publiko batetik kontratatzen. Honetaz gain, gogoratu behar da, udal gobernuak azpikontratazioa murrizten joateko akordio bat sinatu zuela udaletxeko langileen ordezkariekin, eta erabaki hau aurkako norantzan doala.

Enpresen helburua etekin ekonomikoa lortzea da, eta udalak zerbitzu bat azpikontratatzea erabakitzen duen momentuan, merkatuaren eta enpresen interesen menpe jartzen da. Asko izan daitezke enpresak esleipen prozesu batera ez aurkezteko arrazoiak: beraien artean prezioak adostea, udala presazko egoera baten ikustea eta ondorioztatzea epe laburrean enpresentzako onuragarriagoak diren plegu berriak atarako dituztela…

Udaletxeak bere burua egoera horretatik ateratzeko hartu duen erabakia hurrengoa izan da: 358.992€ kostatu ahalko lukeen zerbitzu bategatik, enpresei 394.000€ kobratzeko aukera ematea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu