ARGAZKI-GALERIA · 350 kilo zabor batu dute Berrizko Sarrimendi kobazuloan
Izaskun Ellakuriaga
Euskal Espeleologoen Elkargoak garbiketa eguna antolatu zuen larunbatean, martxoak 25, Berrizko Sarrimendi kobazuloan eta guztira 350 kilo zabor batu zuten. Ataratako zabor artean aulki bat, erloju bat eta oinetakoak daude.
20 metroko jauzi bertikala da Sarrimendi kobazuloaren sarrera eta sakonean aurkitu zuten espeleologoek zabor guztia. Lau orduko jardunean zaborra batu eta kobazulotik sokak lagunduta atara zuten. 350 kilotan denetarikoak batu zituzten: plastikozko eta beirazko botilak, aulki bat, oinetakoak, erloju bat, hainbat plastiko mota, zaborrez beteriko poltsak, metal zatiak, etab.
· Mariren etxea · Sarrimendi kobazuloa izen bereko tontorraren (606 metro) magalean dago, Sarria eta Andikoa auzoetatik gertu. Euskal Herriko mitologian garrantzia handia dauka. Mariren bizilekuetako bat dela aipatzen dute hainbat argitalpenek, besteak veste, Jose Migel Baranadiaranek 1972. Urtean idatzitako hiztegi mitologikoan.