Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:24 am,
temperature icon 11°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 42 Km/h

A3 | ‘Euskara da gure territorio libre bakarra’ (Joseba Sarrionandia, Iurreta, 1958)

Mugalari

Joseba_Sarrionandia

‘Euskara da gure territorio libre bakarra’

Joseba Sarrionandia (Iurreta, 1958)

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna 1995ean instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak. Harrezkero, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkarte, erakunde publiko eta herritarrek milaka ekitaldi antolatu dituzte (mahai-inguruak, erakusketak, tailerrak, azokak, mota desberdinetako ikuskizunak, aurkezpenak…) egun seinalatu horretan, Euskal Herriko bazter guztietan, euskara bultzatu eta omentzeko. 

Mancomunidad IBAN GORRITI 01

Durangaldea. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

«Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena,

komunikatzen lagundu zizuna.

Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera,

eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak.

Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen,

dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.

Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea,

eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa,

eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.

Zure ahotik atera nahi dut, 

zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu,

txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu,

neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut,

xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu,

eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.

Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut.

Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren,

ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean,

beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.

Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez,

baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut:

zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Aldez aurretiko eskerrak irri batez,

Euskara».

* Josune Azurmendi gazteak idatzitako lana

euskaraz-beti

Euskaraz beti | TIREA | Eñaut Aiartzaguena @irribarrez

 

Euskararen Egunaren aldeko lehen aldarrikapenak antzinakoak dira: Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti zein bertsolari egunak… Aipatzekoak dira, halaber, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz Iparraldera alde egindako euskaltzaleek zein bertokoek Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lanak. Sasoi horretakoa (1949) da, hain justu, Eusko Ikaskuntzak sortutako Lehenengo Euskararen Eguna.

Horren haritik, 2010ean, Legebiltzarrean, honako adierazpen instituzionala  (pdf, 44 Kb) onartu zuten: “Euskara euskal gizartearen ondarea da, haren historiaren eta kulturaren osagarri ezinbestekoa. Baina, munduko gainerako hizkuntza guztiak bezala, eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren ondare ere bada. Hizkuntzen dibertsitatea babestu nahi bada, beharrezkoa da euskara zaindu eta sustatzea”.

| HIZKUNTZA MODERNOA | “Euskarak garapen historia luzea du. Hizkuntzaren aurre-historiaz, aldiz, ezer gutxi dakigu segurtasunez. Baina euskara, batez ere, hizkuntza modernoa dugu, gaurkoa eta gaurkotua, gure egungo gizarteak erabiltzen jarraitu nahi duena eta, gizartearen alor guztietan, gero eta aitortza handiagoa jasotzen ari dena. Euskararen aldeko oinarrizko adostasunetik, 1982ko Normalizazio Legean islatutakotik, itun berri bateranzko orainaldiko saioetara denbora tarte bat dago, ez oso handia, baina euskararen ezagutza eta erabileran aurrerapauso sendo eta ikusgarriak eman dira urteotan”. Aurrerago, honela zioen: “Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzean euskararen orainari eta etorkizunari leiho zabal bat irekitzen diegu, eleaniztasunak gure bizikidetzan eta gizarte-kohesioan izan dezakeen eragin onuragarriaz konbentziturik”.

Aurten, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen  (pdf, 1 Mb) 30. urteurrena ospatzen dela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aurpegiak deitzen den kanpaina jarri du abian. Kanpaina azaroaren 24an hasi da eta abenduaren 3an bukatu, eta, horrela, bi datak uztartu dira. Kanpainaren bidez euskarak dituen aurpegi anitzen berri eman nahi da: gazteak eta ez hain gazteak, gizon eta emakumeak, bertoko jendea eta atzerritik etorritakoa… Kanpainarako egin den bideoko abestiak dioen bezala, euskarak milaka aurpegi ditu.

Gaur egun, orain dela 20 urte baino 181.000 elebidun gehiago dago EAEn, baina euskararen ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazi. Biztanleen %20k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du, eta beste %8,9k euskara erabiltzen du, baina erdara baino gutxiago. Beraz, euskararen erabilera areagotzea da xedea, erabileran baitago etorkizunaren giltzarria.

Horregatik, aurtengo abenduaren 3an denok egin beharko genuke ahalegin berezi bat euskaraz aritzeko txoko guztietan: etxean eta kalean, eskolan eta tabernan, lagunekin eta familiarekin, mugikorraren bidez zein twiterren bidez, erabilerak emango baitio euskarari bizia eta indarra.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu