Osteguna,
2024ko Irailak19

MugaKultura

loader-image
Durango
1:58 am,
temperature icon 18°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Egun osoko jaia izango da Otxandion 20. Korrikari hasiera emateko

Korrika 2Izaskun Ellakuriaga

Martxoaren 30ean, ostegunean abiatuko da 20. Korrika “BatZuk” leloarekin eta Zirkorrika kantuaren erritmoan. Otxandion egingo ditu lehen kilometroak arratsaldeko 5etan hasita. Jaia, baina, goizetik gauera luzatuko da.

Korrika

Umeek beteko dituzte Otxandioko kaleak goizean. Korrika txikia egingo dute eta gero, korrika kanten koreografiak dantzatuko dituzte. Eguerdian ere zurezko jolasekin aritzeko aukera izango da. Bazkalostean, berriz, “Aurrera korrika” ikuskizuna izango da. Arratsalderako, txokololatea nahi duenarentzat eta Gozategi taldearekin erromeria egongo dira. Egonian elektrotxarangak ere kalez kale giroari eutsiko dio.

Korrika 2

Hala ere, ekitaldi nagusia 16:40an hasiko da. Herriko plazan, udaletxe aurrean jarriko dute eszenatoki nagusia. Koikili Lertxundi eta Zuriñe Iarrituk aurkeztutako 20 minutuko ekitaldia izango da. Korrikaren mezua lekukoan sartu eta Andikona plazarako bidea hartuko du eskuz esku apirilaren 9ra arte, Iruñara heldu arte, geratu ere egin barik. Lehen kilometroari dagokionez, Joseba Kanpo Korrikaren sortzaile otxandiarra zenaren omenezko kilometroa izango da. Joseba Kanporen senideekin batera, Korrikaren beste zenbait sortzaile izango dira hasierako kilometroan, 20. edizioko omenduak diren neurrian.

· Durangaldean zehar apirilaren 7an · Durangaldean ekingo dio aurten korrikak ibilbideari martxoaren 30ean. Baina, kilometrorik gehien apirilaren 7an, hurrengo ostiralean, egingo ditu. Zornotzara helduko da arratsaldeko 5etan eta gero Iurreta, Durango, Abadiño, Atxondo, Elorrio, Berriz, Zaldibar, Mallabia zeharkatuko ditu Ermura gaueko 22:20an heldu Gipuzkoarantz bidea jarraitzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu