Zeinu hizkuntza, hizkuntza ofiziala
Naroa Sangroniz
· Naroa Sangroniz (Durango, 1986) Haur Hezkntza teknikaria eta zeinu hizkuntzako interpretea da
Integrazioa lortu nahi den gizarte baten murgilduta gaude, Euskal Herritik kanpoko pertsonentzako euskara eta gaztelera ikastea bermatzen dugu. Arraza, kolore edo erlijioa kontuan auki barik eta ederto dago. Baina entzumena falta duten pertsonekin zer gertatzen da? Hizkuntza propio eta ofiziala dute hauek eta ez dugu inon ikasten, oztopoak dituzte oraindik adibidez kulturara heltzeko.
Hezkuntzari dagokionez, adin tarte batetik aurrera interpreteaz baliatzeko aukera dute. Entzumen arazoak dituzten pertsona batzuk,interpretea dute ikasten duten zentroetan, beste askok, ezin izan dute, ez zelako hizkuntza ofizial kontsideratzen, orain aldiz bada.
Etorkinei gure hizkuntzak (euskara, gaztelera) ikasten laguntzen diegu gizarteratzea eman dadin. Zergatik ez, unibertsitatean bezala, udaletxean, museoetan, antzerkietan, informatika ikastaroetan eta baita hitzaldi eta tailerretan zeinu hizkuntza erabili?
Zeinu hizkuntza jakitea onuragarria litzateke; ingelesa, euskara, frantzesa, alemana (denak hizkuntza ofizialak), ikastea onuragarria den bezalaxe.