Asteartea,
2024ko Azaroak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:25 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Orain 150 urte hasi zen historia hau

 

IMG_20170327_115343

Ana Sagastizabal

· Ana Sagastizabal durangarra San Antonio Ikastetxeko zuzendaria

Orain 150 urte hasi zen historia hau. 1867ko udaberrian bai klaratarrek baita agustindarrek haien zerbitzurako izaerari jarraituz Durangarren aldeko apostua egin zuten eta bi eskola zabaldu egin zituzten Durango eta Bizkaiko umeei heziketa formala izateko aukera emateko.

150 urte hauetan mundua, gizartea, ingurua…. asko aldatu egin dira eta horiekin batera gure eskola ere: Bakarrik internadoa izatetik, externado ere izatera, neskeentzako eskola izatetik mistoa izatera, herriko lehenengo haurtzandegia zabaltzera, bi eskola izatetik bakarra izatera eta azken urteetan irakasle kooperatiba bihurtu egin da… betiere gizartearen eta Durangaldeko beharrei erantzuteko asmoz.

Aldi berean, beste gauza batzuk, eskolako nortasuna adibidez ez da aldatu: euskara eta euskal kulturaren aldekoa izatea, balore kristauak jorratzen dituena,  Durangaldearekin konprometituta dagoena, etengabeko berrikuntza bultzatzen duena,…

Urtemuga honetarako konposatu den abestiak argi azaltzen du eskolako ispiritua:

Tipi-tapa, tipi-tapa bidea eginez

Hezi, hazi pauso tinkoz beti irribarrez

Maitasunez, adeitasunez hesiak apurtuz

San Antonioko sustrai sendoei lotuz.

Hau da gaur egun San Antonio proiektua, hau da gure familia eta hau da gure etxea. Datozen 150 urtetan ere orain arte bezala garatzen eta aurrera egiten  jarraitzea da gure xedea, munduari zabalik  eta koloretako etorkizuna amesten. Mila esker denoi gurekin batera bide hau egiteagatik.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu