Elorrioko ‘24 ordu digitalean’ film laburren lehiaketa azaroaren 3an eta 4an ospatuko da Arriola Antzokian
KULTURA ELORRIO
Azaroaren 3an, ostirala, 17:00etan, antolakuntzak lehiaketaren oinarriak banatuko ditu Elorrioko Arriola Antzokian: orduan jakingo dute parte-hartzaileek ikusentzunezko piezan zein esaldi, objektu eta gai agertu behar diren. Lanak 24 ordu igarotakoan entregatuko dira Arriola Antzokian bertan.
Laburmetraiak formatu digitalean aurkeztu beharko dira: .avi (konpresiorik gabe) edo .mov (H264 edo MP4). Eta 16:9 edo 4:3 formatuan banda beltzekin. Emisio-formatua 16:9 PAL izango da; baten batek 4:3an planteatzen badu, banda beltzik gabe, 16: 9an sartzeko egokituko da.
Entregatzeko epea amaitu eta hiru ordura proiektatuko dira pieza guztiak: larunbatean, azaroaren 4an, 20:00etan. Bukaeran sari-banaketa ekitaldiari emango diote paso. Talde irabazleak 700 euro eskuratuko ditu, eta beste bi finalistek, 500 euro bakoitzak.
24 ordu digitalean lehiaketan izena emateko zein informazio gehiago jakiteko, idatzi 24ordu@arriolaka.eus helbide elektronikora.
El concurso 24 Ordu Digitalean de Elorrio repartirá 1.700 euros en premios en noviembre