Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:04 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Gerediagak kanpai-joteak eta aintzinako lanabesak ulertzeko bi hitzordu antolatu ditu asteburuan

Gerediaga Elkartea

Kanpai-joteak eta aintzinako lanabesak ulertzeko bi hitzordu antolatu ditugu asteburuan. Iurretan kanpaia joteak dituen esanahai ezberdinak azalduko dituzte, eta Mallabian lanbide zaharretan erabilten ziren lanabesak erakutsiko dituzte. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Durangaldean larunbatera eta iganderako bi hitzordu berri prestatu ditugu.

URRIAK 21 IURRETA / Kanpaiak eta esanahiak

17:00 – Hitzaldia eta proiekzioa (Aita San Migel plazan)

Kanpandorreetako kanpai-hots ezberdinak bereiztea zaila egiten zaigu gaur egun. Jakintza hori galtzen ari garen arren, Iurretako adinekoek ondo gogoan dute zer albisteren berri ematen zuen eskuz jotako kanpai-hots haietako bakoitzak. Ekintza honetan kanpai-dei ezberdinak zuzenean entzun eta horien esanahia ezagutzeko aukera izango dugu. Horrekin batera, Iurretako kanpai nagusiaren historia ere ezagutuko dugu. Ekitaldiari amaiera gozo bat emateko, tostadak janez amaituko dugu.

Antton Mari Aldekoa-Otalora eta Eñaut Aiartzaguena iurretarrak izango dira erakustaldian gidari.

– Iurretako Udala da laguntzaile ekintza honetan.

URRIAK 22 MALLABIA / Lehengo lanbide zaharrak gogoan

12:30 – Erakusketa eta hitzaldia (Elizalde plazan)

Pello Mugarzak, Justo Azagirrek eta Jesus Mari Uribelarreak idatzitako «Baserriko lanabesak, tresnak eta trepetxuek – iraganeko bizimodu baten lekuko» liburuan oinarritutako ekitaldia. Liburuan jasotako lanabes batzuen erakusketa eta erabilera zein zen erakutsiko dugu. Gaur egun askok ez ditugu ezagutu ere egiten lehen egunero erabiltzen ziren tresnak.

– Mallabiko Udala da laguntzaile ekintza honetan.

-Ekitadiak doakoak dira, baina aurrez izan eman behar da, lekua mugatua delako. Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu duen webgunean – ondareabizkaia.eus – eman behar da izena.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu