Laugarren urtez, Durangoko Udal Euskaltegiak Azoka solidarioa jarri du martxan
Mugalari
Aurreko urteetako arrakasta ikusita, Durangoko Udal Euskaltegia berriro animatu da aurten azoka solidarioa antolatzera erabiltzen ez diren hainbat gauza berrerabiltzeko eta gure inguruan premia handian dauden familiei laguntza emateko.
Ikasle eta langileek denetarik ekarri zuten: arropa, jostailuak, liburuak, apaingarriak… Abenduan euskaltegia denda bihurtu zuten. Bertan prezio ezinhobean Olentzero opariak erosi zituzten.
Lortutako diruarekin (354€) janaria erosi eta JAED-era eraman dute, behar dutenen artean banatzeko: 120 pakete makarroi, 120 pakete espageti, 105 kilo arroz, 60 litro esne, 40 kilo azukre eta 12 pote kakao.
Janariaz gain, soberan geratutako gauzak jostailu, liburu eta apaingarriak ere eraman dituzte. Arropak, aldiz, Caritasi eman zaizkie. Bestalde, gogoratu beharra dago ere, urte osoan tapoiak eta egunkariak batzen dute ume-babeserako edo apadrinamendurako.