GURE ESKU DAGO · Futbolariek maiatzaren 7ko galdeketaren aldeko leloa erakutsi dute Tabiran
I. Ellakuriaga
Maiatzaren 7an Durangon egingo den herri galdeketak egunetik egunera gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ari da. Asteburu honetan Tabira futbol zelaian Cultural-Ezkurdi taldeek jokatutako partidu aurretik, futbolariek herri-kontsultaren aldeko pankarta erakutsi zuten.
Hitzordu berria · Datorren astebururako, bestetik, mahaingurua antolatu dute. Hizlariak Euskal Herriko Unibertsitateko Pako Letamendia eta CUP alderdi politikoko David Fernandez izango dira. Landakoko Elkartegian izango da ekitaldia martxoaren 11n (larunbata) eguerdiko 12:00etan.