Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:29 am,
temperature icon 9°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h
ECO

Amorebieta-Etxanoko ikasleek klima aldaketaren ondorioak aztertu dituzte

ECOMugalari

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta herriko ikastetxeek Agenda 21en barruan kokatuta dagoen jardunaldi tekniko batean parte hartu dute. Bertan herriko ingurumena eta hirietan egunero gizakiok uzten dugun arrastoa aztertu da.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

ARGAZKIA · AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

Jardunaldiaren helburua otsailean zehar landutako gaiak sakontzea da. Ikasleek diagnostiko bat egin dute euren ikastetxeetako inguruari buruz eta udalerria nola hobetu daitekeen hausnartu dute.

Era berean, ikasleek eta irakasleek klima aldaketari buruzko hitzaldi batean parte hartzeko aukera izan dute.  Zentzu honetan, Inaxio Gonzalok, biologoa, ingurumen hezitzailea eta apikultorea denak, klima aldaketak erleengan daukan eragina azaldu du.

Hirigintza zinegotziak, Anartz Gandiagak eta udal arkitektoak, Eider Galarzak, ere parte hartu dute eta jardunaldi hau berriro errepikatuko da maiatzean Udaleko  Eskola Foroan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu