Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:46 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 44 Km/h

Bizkaibusean hobekuntzak egin ditzala eskatu dio Elorrioko Udalak Bizkaiko Garraio zuzendariari

Mugalari

Bileran zehar, Udalak hainbat gai azaleratu dizkio Garraio zuzendariari, esaterako, goizeko lehen orduetan izaten den masifikazioa.

Elorrio Bus

Garraio publikoaren erabiltzaile talde batekin bildu ostean, Elorrioko Udalak bilera izan zuen ostegunean, Bilbon, Vidal Martinez Bizkaiko Garraio eta Mugikortasun zuzendariarekin. Bileraren helburua elorriarrek Bizkaibusen zerbitzuan pairatu behar dituzten hainbat arazori irtenbidea ematea izan dela azaldu du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak.

Duela aste batzuk Bizkaibus garraio publikoaren erabiltzaile talde batekin bildu zen Buruaga, eta, bertan, erabiltzaileek egunero pairatzen dutena ezagutu zuen lehen eskutik: “Elorriok duen garraio publiko bakarra autobusa izanik, gaur egun dugun zerbitzua hobetu beharra dagoela mahaigaineratu diogu Garraio zuzendariari. Berarengana jo dugu, orain arte garraio sailera bidalitako eskaerek erantzunik izan ez dutelako».

· Lehen orduetako masifikazioa · Bileran zehar, Udalak hainbat gai azaleratu zizkion Garraio zuzendariari, esaterako, goizeko lehen orduetan izaten den masifikazioa. Gainera, Leioako unibertsitate kanpusetik bueltan datozen autobusetan gertatzen diren konexio arazoari irtenbidea eman diezaion planteatu diote zuzendariari.

Horrez gain, Igurian autobus geltoki bat jartzeko beharra azaldu eta Iguria-Elorrio artean oinezkoentzat bide seguru bat. Zuzendariak erantzuna hilabete barru emateko konpromisoa hartu du.

Publicidad

BIZITZEN

Te ayudamos a enfrentarte a situaciones de estrés, crecimiento personal o desórdenes emocionales que nos afectan en nuestro día a día

DURANGO

banner-ayuda-psicologica

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu