Durangoko Fashion Gaua desfilearen seigarren edizioa ostiralean ospatuko da Plateruenan nobedadeekin
2022 urteari salto egin ondoren, Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak, Dendak Bai, irailaren 29an, 20:30etan, Durango Fashion Gaua desfilearen seigarren edizioa ospatuko du. Berritasun nagusia kokapen aldaketa da: aurten Plateruena Kultur Aterpearen kanpoaldean ospatuko da, eraikina eta Landako Gunearen artean, eta parte hartzen duten 17 saltokiek, guztiak Durangokoak, udazken-negu denboraldirako proposamenak aurkeztuko dituzte: adin eta estilo guztietako arropa, oinetakoak eta osagarriak. Denda bakoitzak pase bat izango du, helduentzako modak bost look erakutsiko ditu eta haurrentzako modak sei lookekin egingo du.
Durango eta Durangaldeko auzokideak diren 71 modelo egongo dira guztira, nagusi eta umeak. 18 urtetik gorako modeloak hile hasieran egindako kasting-era aurkeztu ziren eta umeen kasuan, aldiz, dendetakoak arduratu ziren horiek aukeratzeaz. Beste nobedade bat ekitaldiaren aurkezpena da, Yolanda Alzolarekin batera Zigor Iturrieta etorriko baita. Biak EITBko bi aurkezle ezagun dira. Desfilean zehar, L’Atelier dantza eta antzerki eskolak bi dantza erakustaldi eskainiko ditu, bat ballet-a eta bestea estiloko komertziala. Durangoko saltoki guztiak partaide izateko, 100 euroko 5 Durango Oparitu opari-txartel zozkatuko dira.
Parte hartzeko, web formulario batera eramango duen karteletako QR kodea eskaneatu eta irailaren 1etik 30era arteko erosketa-tiketa baten argazkia erantsi beharko da. Ekintza honen helburua herrian egiten diren erosketak bultzatzea da, Durangok duen eskaintza komertzial zabala erakutsiz eta herritarrak honen parte izatera animatuz. Ekitaldi honek Durangoko Udalaren laguntza du, eta Jesica Ruiz merkataritzako zinegotziak esan bezala, «datorren ostiraleko desfilera, Plateruenara, joateko gonbitea luzatzen dizut. Izan ere, badirudi meteorologiak kalean egiteko aukera emango digula, eta ziur nago arrakastatsua izango dela, aurreko edizioetan bezala.
Merkataritzaren arloan erronka handiak ditugu, digitalizazioa, belaunaldien arteko transferentzia, erreleborik eza eta ekintzaileak erakartzea. Durangoko Udalatik zuekin elkarlanean arituko gara erronka guzti horietan». Horretaz gain, ekitaldiak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza du.