Peru Magdalena edo Jon Gorroño ipuin kontalariak asteartero Abadiñoko mediatekan
Mugalari
Abadiñoko Udalak hasiera eman zion atzo ‘Ipuinaren ordua’ izeneko egitarauari. Urtarrilaren 27ra arte luzatuko da eta bere bitartez 6-8 urte bitarteko herriko neskato-mutikoek ipuin kontalari zenbaiten kontakizunak zuzenean entzun ahal izango dituzte Udal Mediatekan.
Saioak 18:00etan hasiko dira eta ipuinak euskeraz kontatuko dira. Hauek dira egitarauan pare hartuko duten ipuin kontalariak: Iñaki Carretero, Jon Gorroño, Lur Korta, Peru Magdalena, Pello Añorga, Saroa Bikandi, Joseba Martinez Izko, Lupe Lekuona eta Egoitz Etxebarria.