Osteguna,
2025ko Urtarrilak 23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:25 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Martxan jarri da Elorrioko Berrio Otxoa kalean oinezkoei lehentasuna emango dien sarbide sistema

Mugalari

Nahiz eta dagoeneko sistema martxan dagoen, urtarrila bukatu artean isunik gabeko notifikazioak helaraziko zaizkie hutsegiteak egiten dituzten herritarrei.

6

ARGAZKIA · Elorrioko Udala

Alde zaharreko Berrio Otxoa kalean autoek sorrarazten duten ondoezari aurre egin asmoz, Elorrioko Udalak sarbide kontrol berria ezarri du berriki. Sistema berri horrek oinezkoei lehentasuna eman nahi die. Hala ere, merkatari eta auzokideen artean horrelako neurri batek iritzi kontrajarriak sorrarazi ditzakeela jakitun, gobernu taldeak bertako bizilagun eta merkatariekin adostu nahi izan ditu baldintzak.

“Berrio Otxoa kalea oinezkoentzako kalea da aspalditik. Hala ere, bertako komertzioen zamalana errazteko, goizetan pasabidea zabalik izaten da. Gauzak horrela, herritar askok lasterbide bezala erabiltzen dute, eta horrek oinezkoei kalte egiten die. Gure helburua da benetan beharrezko dutenen kasuetan gauzak erraztea, baina lasterbide bezala erabiltzen dutenei ulertaraztea Berrio Otxoa kalea oinezkoentzako kalea dela”, adierazi du Xabier Dominguez alkateordeak.

Hau da arautegi berria:

– Zamalanak: astelehenetik larunbatera 09:30etatik 13:00etara, honako berezitasun hauekin:

  • Zabalik ibilgailu orori.
  • Behin kalean sartuta bertan egin daitekeen gutxieneko denbora: 2 minutu.
  • Gehienez egin daitekeen denbora: 30 minutu.
  • Kaletik irtenez gero ezingo da bertara berriz sartu, gutxienez, ordu erdi igaro baino lehen.

– Merkatariak: astelehenetik larunbatera 06:00 – 14:00ak arte zamalanetarako. Denda bakoitzari baimen bat emango zaio.

– Garajerik ez duten egoiliarrak: ibilgailuaren jabeak oinezkoen gunean egon behar du erroldatuta. Bizitza bakoitzeko gehienez bi ibilgailu baimenduko dira. Baimena, 16:00ak eta 20:00ak bitarteko tartea kenduta, egun guztirako izango da.

Gobernu taldearen iritziz, oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzea lehentasun bat izan behar da Udalarentzat, eta herriko beste hainbat tokitan zentzu berean lanean daudela adierazi dute udal ordezkariek: “Belenguan eta Ibarran egingo ditugun obretan bi alderdi horiek zainduko ditugu. Horiez gain, datozen urteetan ere hainbat hobekuntza aurreikusi ditugu zentzu horretan”.

BANNER latelier ENERO copia

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu