Bake epailea hautatzeko prozesua ireki du Elorrioko Udalak
Urtarrilaren 10era arte egongo da aukera hautagaitzak aurkezteko. Aukeraketan, Udalak ikasketak, esperientzia eta euskararen ezagutza baloratuko ditu.
Elorrioko Udalak Bake Epaile berria eta haren ordezkoa hautatzeko prozeduraren deialdia ireki du urtarrilaren 10era arte. Epe horren baitan, herritarrek beren hautagaitza aurkeztu ahal izango dute udalari aurkeztutako eskabidearen bitartez. Horretarako, hainbat baldintza bete beharko dituzte: 18 urte baino gehiago izatea eta naziotasun espainiarra izatea, kargu judizialetarako aurreikusitako ezintasun edo bateraezintasun-kausarik ez izatea, eta, azkenik, alderdi politikoetako eta sindikatuetako kide ez izatea eta horien zerbitzuetan enplegurik ez izatea.
Behin eskabideak aurkezteko epea bukatuta, udaleko Ogasuna eta Pertsonala batzorde informatiboak eskabideak eta horiei erantsitako dokumentuak aztertuko ditu eta eskatzaileen artean balizko titularra eta ordezkoa proposatuko dio Udalbatzari. Proposamen hori merezimenduen araberakoa izango da, eta horretarako puntuazio-sistema diseinatu du udalak. Sistema horretan ikasketak, esperientzia eta euskararen ezagutza baloratuko dira.
Informazio gehiagorako: