Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
10:03 am,
temperature icon 11°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

Berrizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskararen Kalitatearen Ziurtagiriaren Zilarrezko Bikain maila lortu du

Berrizko Udala

Atzo, jaso zuen  Berrizko alkateak Euskararen Kalitatearen Ziurtagiariaren Zilarrezko Bikain ziurtagiria Kursaal antzokian egindako sari emate ekitaldian.

BERRIZKURSAAL

Aurten 52 enpresek jaso dute euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketaren kalitatea aitortzen duen ziurtagiri hau; 19 entitatek urrezko Bikain, 22k tartekoa den zilarrezko ziurtagiria eta 11k oinarrizko mailari dagokiona.

Ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta Berrizko Udalean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatu duena.

Aurtengo azaroan zehar  ebaluazio bat egin zen Udaletxe, Kiroldegi eta Kultur etxean eta gainditu ondoren eskuratu du zilarrezko ziurtagiria. Ebaluazio horretan erakundearen lau ardatz aztertzen dira:

  • Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa (errotuluak, argibideak, webgunea…).
  • Kanpo harremanak (bezeroak, produktua/zerbitzuak, hornitzaileak, finantza erakundeak…).
  • Barne harremanak (GGBB, prestakuntza, baliabide informatikoak, kudeaketa sistemak…).
  • Hizkuntza kudeaketa (Hizkuntza politika, pertsonak eta baliabideak)

Berrizko udalak lau ardatzetan garapen ertain altua du, nahiz eta ardatzen artean alderik badagoen.  Bikain sistemaren arabera hiru aitortza-maila edo ziurtagiri lor daitezke, kolore bana dutelarik:

  • Oinarrizko maila edo Bikain beltza: 200 puntu gutxienez
  • Tarteko maila edo Bikain zilarra: 400 puntu gutxienez.
  • Goi maila edo Bikain urrea: 700 puntu gutxienez.

Berrizko  Udalak 650-699 puntu lortu ditu  eta BIKAIN zilarra jaso du. Zilarrezko sendoa, urretik gertu dagoena.

Talde  ebaluatzailearen iritziz Berrizko udalak  indargune garrantzitsu batzuk ditu:

– Erabilera normalizatzeko plana, euskararen erabilera normalizatu eta sustatzeko udal ordenantza eta plan estrategikoak baditu.

– Handia da lanpostuan eskatzen den hizkuntza gaitasuna eskuratuta duten langile kopurua eta horri esker posible da zerbitzu eta jarduera guztiak euskaraz ere ematea.

Hala ere, udalak lanean jarraitu behar du:

Erakundea osatzen duten pertsonen euskara gaitasuna handia bada ere, erabilera ezagutzaren azpitik dago. Erabilera sustatze aldera eta euskara sortze-hizkuntza izan dadin aurrerapausoak ematen jarraitu behar dugu; besteak beste, euskara hutsean informazioa jaso nahi dutenen herritarren errolda eginez eta hizkuntza planteamenduari sendotasuna emateko berebiziko garrantzia dauka euskararen ordenantzetan zein hizkuntza irizpideetan ezarritakoaren jarraipena sistematizatzea ( kontratazio, diru-laguntza irizpideak…).

Berrizko alkatearen den Orlan Isoirden esanetan “Zilarrezko ziurtagiri honek egindako bidea luzea dala erakusten badu be, oraindino zer egin eta zer hobetu badagoela badakigu. Eta egindako bide honetan eskerrak eman behar dizkiegu, bertatik pasatu eta ari diren langile, zinegotziei, arduradun politikoei, euskara batzordeari eta aholku batzordeko kideei, egindako ekarpenengatik”.

Txosten osoa eskuratu dezakezue euskara@berriz.eus

Berrizko Udala ezezik aurten Artez Euskara Zerbitzua, APNABI, Begoñazki Ikastola eta Bizkaiko Industri Ingeniarien elkargo ofizialak ere jaso dute.

Aurtengo ziurtagiri berri hauek kontuan hartuta, 313 enpresa dira 2008tik aitorpen hau jaso dutenak.

Banner Berriz Gabonak

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu