Durangoko Emakume lasterketako antolatzailetak bere jarraitutasunagatik apustu egiten du
Mugalari
Indarkeria sexistaren kontrako Nazioarteko Egunaren baitan aurten lehenengoz antolatu den emakumeen herri lasterketak arrakasta izan duela eta balorazio positiboa egin dute Pilar Rios alkateorde eta Berdintasun zinegotziak eta Durango Kirol Taldeak. Bai zinegotzi sozialistak, bai kirol elkarteak, datozen urteetan lasterketa finkatzea espero dute, eta denborarekin, Donostiako Lilatoia bezalako jarduera bat izatea gura dute; “betiere gure neurrian, Durango ez baita Donostia” .
Lilatoia emakumeen herri lasterketa da, eta orain dela 27 urte lehenengoz antolatu zenetik, babesa eta parte-hartzea handia lortu ditu. Lasterketaren helburu nagusia emakumeek kirolean parte hartzea da, eta aurtengo edizioan, 5.000 korrikalarik parte hartu dute.
Durangon azaroaren 26an egin zen proban, ehun bat emakume bildu ziren 5 kilometroko ibilbide lehiakorrean, eta publiko orokorrerako antolatutako ibilbidean ere ume askok parte hartu zuten. “Lehenengo aldia izateko oso ondo egon da. Itzela izan da adin guztietako horrenbeste pertsona indarkeriaren kontra konprometituta ikustea”, azaldu dute Riosek eta klubeko ordezkariek. Lasterketako irabazlea Gurutze Frades txapelduna izan da, aurtengo A25eko ekitaldien irudia izan dena.
· Batutako dirua · Durango Kirol Taldeak hitzorduan batutako dirua emakumeenganako indarkeriaren kontra lan egiten duen elkarte bati bideratu dio, eta Alboan GKEak jasoko ditu lasterketako izen-ematean batutako 500 euroak. Diru hori Alboan-ek Kongoko Errepublikan laguntzen duen proiektu batera bideratuko da; izan ere, GKE hori indarkeria sexuala pairatu duten emakumeekin lan egiten duen Synergie des Femmes pour les Victimes de Violences sexuelles-SFVs dabil lanean.