#MAITEDUGUAZOKA · Durangoko Sorginola gaztetxeak kontzertua antolatu du larunbat gauerako
Mugalari
Tabirako Sorginola gaztetxeak ateak zabalduko ditu larunbatean, abenduaren 3an. Durangoko Azokako bisitariei gonbite berezia egin nahi diete, gazteen ikuspegitik kultura sustatzeko helburuarekin.
Gaueko 22:00etan hasiko da kontzertua, baina Sorginolak ateak iluntzeko 20:00etatik izango ditu zabalik. Lear, Azken Aukera eta Little Martin Selektah taldeak izango dira.
Publizitatea