Durangok diruz lagunduko ditu gazteen enpresa proiektuak
Mugalari
Durangoko Udalak, Foru Aldundiarekin elkarlanean, gazteen enpresa ekimenak bultzatzeko diru-laguntzak kudeatuko ditu. Enplegu arloko zinegotzi Pilar Riosen berbetan, “udal gobernu taldeak, enplegua bultzatzeko programen baitan, gazteen enplegua ere sustatu gura du, eta horretarako erabaki du laguntza hauekin bat egin eta ekarpena egitea”.
Diru-laguntza Durangaldeko edozein herritan bizi diren 16 eta 29 urte arteko gazteen proiektuak laguntzeko izango da. Gizarte Segurantzaren kotizazioak eta mutualitatea finantzatuko dira, eta pertsona bakoitzak 1.100 euro jasoko ditu. Lagundutako enpresa-proiektuan gehienez hiru gazte egon ahalko dira.
Interesa duten gazteek Durangoko Udalera jo dezakete informazio bila. Emailez, gazteria@durango.eus-era idatzi dezakete, eta telefonoz, 94 603 00 13 zenbakira deitu.
Publizitatea
Piso On
Konfiantzaren balioa · En confianza