AUZOLANA ATXONDON · Eskola zaharra herritarren laguntzarekin egokitzen dabiltza Arrazolan
I. Ellakuriaga
Joan den larunbatean dozena bat lagun ibili zen Arrazolako eskola zaharrean lanean, auzolanean. Taberna eta denda txiki bat jartzeko asmoa dauka Udalak bertan. Herritarren laguntzari esker, proiektuaren zati bat egingo dute. Joan den asteburuan bezala, larunbat honetarako ere, auzolanera batzeko deialdia luzatu du Atxondoko Udalak.