Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
3:02 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Euskal Herriko artzain txakurrik onenak Garain lehiatuko dira larunbatean

Garaiko Aiartza auzoan, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 16an, larunbatarekin, arratsaldeko 5etan. Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira. Ekitaldiko sarrera doakoa izango da.

ARGAZKIA: IBAN GORRITI

Txapelketa antolatzeko ardura nagusia Garaiko Udalak badu ere, Gerediaga Elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak lagundu dute ekimenean.

Aurten, 50 urte beteko dira Euskal Herriko Artzain Txakurren txapelketa antolatzen hasi zela. Lehenbiziko txapelketa Garain, Goierrin auzoan, egin zen, 1973ko irailaren 16an. Irabazlea, Arabako Zuatzako Montes de Jesús Azpiazu izan zen. Harrezkero, Garain, txapelketa 1981ean, 1988an, 1997an, 1999an eta 2021ean egin da. Horiek horrela, aurtengoa 6. aldia izango da Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketa Garain antolatzen dena.

Gogorarazi behar da azken urteotan txandaka antolatu dela txapelketa hau Atxondon eta Garain.

Aurtengoa 56. edizioa izango da eta 13 txakurrek parte hartuko dute. Honako hauek:

2022an, Atxondon (Axpen), egindako Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketako txapelduna:

JAI Angel Varona Zalla

Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak:

ARABA

 

TXAKURRA ARTZAINA HERRIA
LIS Fidel  Alonso Areta
BAT Fidel  Alonso Areta
TXIPI José Mª Jauregi Ilarduia
BIZKAIA

 

URBI Kepa Ardanza Abadiño
HIRU Marcos Ispizua Orduña
LAIA Enrique Mendiguren Orozko
GIPUZKOA

 

LAGUN Miguel Arregi Oñati
MENDI Javier Zubiaurre Mutriku
ZEN José Mª Bengoa Oñati
NAFARROA

 

TXIKI Antonio Alustiza Areso
MENDI Jesús Razkin Etxarri Aranaz
BAT Antonio Alustiza Areso

Txapelketan, bi ariketa izango dira:

Lehenengo ariketa. Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, txakurra artaldera joango da, baina zelaiaren barrenetik; bidean bi aldiz
geldiaraziko da txakurra epaimahaikoak esandakoan. Ondoren, artaldera sartu eta zelai erdian dagoen hesiaren tartetik igaroz artzaina dagoen lekura ekarriko ditu ardiak. Ardiak eta txakurra artzainaren inguruan geldi egon beharko dira, epaimahaikoek esan arte. Hori egin ondoren, epaileen esanetara, eskuineko edo ezkerreko hesi-tartetik igaro beharko dira ardiak.

Bigarren ariketa. Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, banderatxoz seinalatutako bidetik joan beharko du txakurrak, ardietara hurreratu, artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartzen saiatu beharko du. Ardi guztiak sartzen lortuz gero, ondoren, zakarkeriarik gabe atera beharko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu