Asteartea,
2024ko Azaroak26

MugaKultura

loader-image
Durango
8:36 am,
temperature icon 7°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Gure gurpila beti jira-biraka

Angel Valdes

Aldaketa garaiak bizi ditugu aspaldian, nahiz eta beti gauden aldaketa batean, garapenean etengabe. Guzti honek gure kantagintzan eragin berezia daukala ohartzen gara, musikarena aldaketetei oso bulnerablea delako, gizartearen eboluzioaren lehen abisadorea delako.

Bere bulnerabilitatea da, hain zuzen, bere punturik indartsuena. Oso pozgarria da garai berriko taldeak eta proposamenak argitara ateratzen ikustea.

Duela gutxi, Mallabiko Izaro-ren disko ederra plazaratu dala irakurri dut. Mundu berri bat jaiotzen ari den testigu gozoa. Pasa den astean, berriz, Pantxoa Carrere Iparraldeko kantari historikoaren bakarkako lehen diskoa aurkeztea egokitu zait.

ANGEL

ARGAZKIA · @lokikus

Peio Ospital-ekin batera 45 urte kantuan eman eta gero, bere lehen urratsa ematera ausartu da Lapurdiko kantari zotila. Euskal kantagintzaren zutabeetakoa eta aintzinarietakoa izanik, une honetan, gazte batek bere lehen diskoa argitaratzen duenean bezala sentitzen dela pentsatzen dut, Izaro sentitu daitekeen modura, ilusioz beterik, etorkizun handi bat aurrean duela.

Dana dute irabazteko, batak zein besteak. Eta publikoak ere, hala jasoko ditu laster ospatuko den Durangoko Azokaren 51. ekitaldian, non bi hauetaz gain, estilo, edade, jatorri, genero, pentsamolde etabar ezberdinetako ehundaka ekoizpen eta proposamen jasoko diren. Unibertso heterogeneo zabala, zalantzarik gabe.

Baina Izarok eta Pantxoak bezala, abenduaren 2tik 6ra Azokara bilduko diren ekoizpen, artista eta publikoaren artean, oso proposamen ezberdinak izanda ere, amankomunean garrantzitsua den zerbait ikusten da, dan-danok hizkuntza eta tradizio baten herederoak garelako eta, berez, trasmisoreak baikara.

Herritik sortu eta herrira eman, belaunaldi mugarik gabe, euskal jendearen izpiritua ametsez eta itxaropenaz elikatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu