300 txirrindularik hartuko dute parte Abadiñoko udalaren III. ziklo-kross saria lasterketan
Mugalari
Ziklo-kroseko txirrindulari handienetako batzuk neurtuko dira domekan Abadiñoko Udalaren III. Ziklo-kros Saria lasterketan, Kirol arloko zinegotzi Eneko Etxebarriak gaur esan duenez.
Abadiñoko udaletxearen osteko landetan atondutako 2.560 metro luzeko ibilbide batean txirrindulariak hainbat mailatan lehiatuko dira: masterrak (30, 40, 50 eta 60, goizeko 09:00etan), kadete mutilak eta neskak (10:00etan), gazte mutil eta neskak (11:00), emakume elitekoak eta 23 urtetik beherako txirrindulariak (12:00etan).
Abadiño-Muntsaratz Txirrindulari Elkarteak Abadiñoko Udalaren eta beste zenbait erakunderen laguntzarekin antolatutako lasterketa honek herrira ekarriko ditu momentuko txirrindulari onenak, hala nola Aitor Hérnandez ermuarra edo sub21eko Jon Munitxa, besteak beste.
· Sariak · Antolakundeak 3.200 euroko sariak banatuko ditu, gehi garaikurrak lehen sailkatuentzat. Gizon eta emakumeen diru-sariak bardinak izango dira aurten.
Etxebarriak bereziki azpimarratu du Udalaren ahalegina kirola sustatzeko. «Txirrindularitzak bizi dituen garai nahasi hauetan Udalak ez dio leporik ematen kirol horri eta jarraitzen du laguntzen herriko taldeari honelako lasterketak antolatzeko», esan du.
Publizitatea