Elorrioko Udalak harrera egin die saharar umeei eta beren familia euskaldunei
Mugalari
Aurten sei ume izan dira Aljeriako errefuxiatuen kanpamenduetatik Elorriora etorri direnak.
Urtero lez, Tindoufeko (Aljeria) kanpamentuetatik hainbat ume saharar etorri dira Euskal Herrira uda igarotzera eta beren bizi kalitatea hobetzera. Horietatik seik Elorrioko harrera familia ezberdinetan igaroko dituzte udako hilabeteak. Horiei eta beren harrera familiei ongi etorria egin eta egiten duten lana goraipatu asmoz, Elorrioko Udalak harrera egin die udaletxeko bilkura aretoan.
Aretoan, Idoia Buruaga alkateak eta Xabier Dominguez alkateordeak umeei opari bana banatu eta “Elorrioz eta udaz goza dezatela” opa izan diete.
Zure publizitatea Mugalarin ikusten da
Musikaire
Uztailak 8 Quantic & His Orchestra · Plazan · 22.30etan