Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:54 am,
temperature icon 8°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 24 Km/h

Farra Fanfarra, Amorebieta-Etxanoko Haizetara banda eta kaleko musikaren XI. edizioko irabazlea

Mugalari

Atzo, Haizetara Amorebieta-Etxanoko banda eta kaleko musikaren jaialdiko hamaikagarren edizioaren azken egunean, lehiaketako sariak banatu ziren:

  • Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osatutako epaimahaiak erabakia): Farra Fanfarra. 10.000 euroko saria.
  • Ikusleen sari berezia (herritarrek erabakia): Brass Street Boys. 4.000 euroko saria.
  • Instrumentistarik onenarentzat saria000 euro (sari nagusia ematen duen epaimahai berak erabakia): Mateja Dansok (Farra Fanfarra) eta Gabriele Stoppa (Camillocromo Swing Orchestra). Interkable enpresak ematen du.

Gainera, Epaimahaiak, banden goi mailako kalitatea ikusita, gehiengoz / aho batez, EPAIMAHAIREN SARI BEREZIA the busquitos bandari ematea erabaki du. Sari honen irabazlea izateak Amorebieta-Etxanon antolatzen den programa kulturalen batean emanaldia emateko konpromisoa dakar.

· Jaialdia · Haizetara jaialdia duela hamar urte jaio zen Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik eta San Juan inguruko asteburu batean ospatzen da. Herriko artxibo historikoetan jasotzen den bezala, San Juanetan musika kalean bizi-bizi egoten zen. Jaialdi honetan Udalak XX. mende hasieran musika San Juan suarekin lotzen zuen jai-giroa berreskuratu nahi du. Honek berebiziko garrantzia izan zuen batez ere 1913. urte inguruan.

Herrikoak eta eskualde guztikoak erakarri nahi ditu Haizetara jaialdiak. Musikaren arloan dabiltzanei ere zuzenduta dago, jaialdiaren bidez munduko beste leku batzuetan kaleko musika taldeek zer egiten duten ezagutzeko eta azken joerak eta joera berritzaileak ezagutu ditzaten.

FARRA

Parte-hartzaileak

  • Farra Fanfarra (Portugal) Musikari eta animatzaile portugaldarren taldea da, euforia kolektiboan eta energia positiboen transmisioan espezialitate maila altukoa, musika akustikoa eta haize eta perkusio musika-tresnen boterea erabilita horretarako. Erritmoaren indarra eta zirku saio bariatuak konbinaturik, gertaera bakarrak eta aldez aurretik asma ezinezkoak dira Farra Fanfarraren emanaldi guzti-guztiak.
  • Builders Brass Colective (Madril) Musikari talde honen eraginez, oinak ezingo dira geldirik lotu, New Orleasneko second linetik abiatu eta hip hopera, funkera edo dub stepera iritsiz. Bizilekua Madrilen duten musikari gazte talde batek osatuta dago banda, eta esperientzia zabala dute nazio eta nazioarte mailako eszenatokietan, hainbat taldetan jardun baitute.  Irratiko klasiko handien bertsioak eta euren gaiak, barreekin eta giro bikainarekin nahastuta, horixe da Builders Brass Colective, musikaren langile-taldea, monoa jantzirik zimenduetatik hasi eta jaia eraikitzen duena, hurbiltzen zaizkien guztiak teilatu gainean dantzan uzteraino.
  • The Farra Marching Band (Euskadi) Bertokoak, Vitoria-Gasteizkoak. Bost musikarik osatzen duten talde honek jazz, dixieland, marching band, funk… errepertorio bariatua eskaintzen du, horrekin batera dibertsio dosi handiak, ikusleekiko elkarreragina eta, guztiaren gainetik, interpretazioan kalitate maila altua bermaturik. Estandar handien bertsioak eta, horiekin batera, jatorrizko errepertorioa eskarmentu handiko musikarien eskutik. Kaleko musika, etengabe dantzan jarduteko, benetako “brass banda”, talde txikien eragingarritasunarekin bai, baina banda handien potentzia eta energiarekin ere bai.
  • Brass Street Boys (Mexico Hiria) Jazz soinua, funk zaporea eta elektro usaina ditu Brass Street Boys taldeak. Mexiko Hiritik datozkigu, eta fanfare edo fanfare festive izenez ezagunak diren brass kale-banden musikarekiko interesak batu zituen talde gisa.
  • Camillocromo swing orchestra (Italia) Toskanako boskote hau Haizetara jaialdiaren bigarren edizioan ere gurekin izan zen. Florentziako talde bitxia eta nabarmena da, swing eta zirku soinuak dakartzana, eta muga egonkorrik gabeko sormena maisuki hedatzen dakiena. Orkestra dotorea, ikusleak magia eta fantasiazko mundura daramatzana.
  • Balcony Players (Holanda, Belgika, EEBB…) Energia handiko folka dakarkigu. Errepertorioa ere kultura anitz horien isla da: gipsy musika tradizionalaren, juduen musikaren eta mundu guztiko folkaren nahastea, soinu berezi eta kolorista sortzeko.
  • The Busquitos (Holanda) Holandako jazz laukote bikaina, ikusleekiko elkarreragina lantzen duena eta benetako jazza entzun eta gozarazteko gai dena, baita mota horretako musika entzuteko ohitura ez dutenei ere.
  • Band of streets (Hungria) Retro diskoaren musika eraginaz eta Brass bandetarako eta megafonorako orkestraturiko pop hitekin, 2011n sortu zen banda hau Hungariaren hegoaldean. 90eko hamarkadako doinu arrakastatsuek, klubetako abestiek, 7 haize-instrumentu eta 2 perkusiorako egokituek, osatzen dute taldearen errepertorioa.
  • El Fecha Negra (Alemania) 2014an Alemanian sortutako kultura anitzeko banda da El Flecha negra (Txile, Peru, Alemania…). Cumbia, reggaea eta Swing rancheraren arteko jolasa da euren musika. Irudimenezko pertsonaia da El Flecha Negra, abestien bidez bizidun gerta daitekeena.
  • Los Boozan Dukes (Catalunya) Ez dira swing jotzera mugatzen, eta estilo nahasketa gauzatzen dute: creole stomp, Calypso, second-line, voodoo-blues music… Bartzelonan dute bizilekua, nahiz eta hainbat naziotako kideek osatua den taldea.

    Zure publizitatea Mugalarin ikusten da
    Berrizko Udala

    Banner Fiestas Berriz

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu