Amorebieta-Etxanoko Udalak diru-laguntzak emango ditu eskolako materiala erosteko
Mugalari
Amorebieta-Etxanoko Udalak diru-laguntzak emango ditu datorren ikasturterako herrian bizi diren familiek eskolako materiala eros dezaten. Hezkuntzan aukera berdintasun printzipioa gauzatu dadin, Udalak beharrezkoa ikusten du haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikasleei eskolarako beharrezko materiala eskuratzea errazteko neurriak martxan jartzea.
Iaz ordenantza onartu ondoren, diru-laguntza honen onuradun izan daitezke familiaren errentak 35.000 euro gordin gainditzen ez dituztenak. Diru-laguntzaren zenbatekoari dagokionez, 20 eta 80 euro artekoa izango da, familia unitate bakoitzaren errentaren arabera.
Diruz lagundu daitekeen gastuaren xedea Amorebieta-Etxanoko udalerriko establezimenduetan eskolako materiala eskuratzea estaltzea da. Materialaren barruan sartzen dira papertegiko artikuluak, uniformeak, betaurrekoak eta arropa, baita eskulanetarako materialak ere beste batzuren artean.
Zure publizitatea Mugalarin ikusten da
Iurretako Udala
Etiquetas: Amorebieta-Etxano