Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:39 am,
temperature icon 9°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 34 Km/h

AMOREBIETA-ETXANO · Mangamorek bere hamargarren edizioa ospatzeko kartela aurkeztu du

Mugalari

Mangamoreren hamargarren edizioak badu kartel ofiziala.  Kartelak 2013. urtetik aurrera kartelek hasitako bideari ekiten dio. Marcel Pérez eta Marisa Martinezek diseinatu dituzte eta protagonisten eboluzioa ikusi ahal izan da beraietan, Mangamoreren bideo-joko ofizialean ere agertzen direnak.

Marcel Pérezek Arte Ederrak ikasi eta Joso Eskolan komiki ikasketak burutu zituen. Orain Bartzelonan bizi da eta marrazkigintza du ogibide. Disneyrako komikiak marrazten ditu No Lands Comics argitaletxean eta Norma Editorialen, beste batzuen artean.

Marisa Martinezek, Bartzelonan jaia, Kriminologia ikasketak egin zituen eta Joso Eskolan arte grafikoa ikasi zuen.  Hamar urte daramatza komiki eta manga irakasle lanetan. Sonia Fernández Vidalen «Desayuno con Partículas» libururako ilustrazioak egin ditu eta baita Hector Garcia eta Francesc Mirallesen “Ikigai” libururako. Azken urteotan hainbat komiki lehiaketa irabazi ditu (nahiz eta oraindik ez duen profesionalki argitaratzen) eta duela urte bitik bideo-jokoen industrian lan egiten du, gaur egun Social Pointen.

Kartelaren ideia duela lau urte sortu zen Mangamoreren lehiaketarako. Izatez baita lehenago ere, kartel horren lehenengo bertsioa 2009koa baitzen. Orduan egileek lehiaketan parte hartu nahi izan zuten baina ezin izan zuten ilustrazioa garaiz amaitu.  Marcelek eta Marisak kartel desberdin bat egin nahi zuten, mota honetako lehiaketetarako egin ohi diren ohiko ideiak erabiliko ez zituena. Istorio txiki bat kontatzen zuen kartel bat egin nahi zuten.

MANGAMORE2016FINAL

Ekitaldira doazenengan ere pentsatu zen. Txikienek dute han protagonismorik handiena. Horrela, Ma Mangamoreko 10 urteak, mugimendu gutxiago duen marrazki baten aurrean gaude, ospatzera gonbidatzen duena, Zelaieta Zentroa erreferentzia bezala hartzea ahaztu gabe.  Kartel hau diseinatzerakoan izandako zailtasuna gaueko eszena batean zerbait deigarria sortzea izan zen. Gaueko koloreak motelagoak eta hotzagoak izaten dira eta deigarria izan behar zuen.  Pertsonaientzat erabili den estiloak anime kutsu handiagoa du eta barrenean piktorikoagoa da kontrastea sortzeko.  Elementu batzuk ere gehitu dira, Mangamoreren 10 urteak, Shenron, Doraemon eta pertsonaietara egokitutako hainbat arropa (esaterako idol neskatoren arropak askoz modernoagoak dira). Eta, nola ez, pertsonaien pertsonalitateari lotutako elementu adierazgarriei eutsi zaie, hazi arren, antzeko izaera izan dezaten.

· ‘Sol naciente’, eguzkiaren bila · Mangamore, urriaren 7 eta 9 artean izango da eta edizio honetan Alberto Laguna eta Iker Bilbaoren webserie bat ere izango du. Bi zornotzar hauek argazki zuzendaritza eta gidoilaritza ikasleak dira. Ametxek webserie honen teaser-a ere aurkeztu du: //www. youtube.com/watch? v=bqDY1aI-9vs. Uztailetik aurrera youtuben ikusi ahal izango da eta azken kapitulua Mangamoren aurkeztuko da lehenengoz.

Serie honetan Ureshi, Mangamore jaialdiko maskota, pertsonaia garrantzitsua izango da eta planetaren etorkizunean zeresan handia izango du.

BANNER AMETX ZORNOTZA ARETOA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu