Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
10:04 am,
temperature icon 11°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

Azores, Atlantikopean

IMG-20141028-WA0006

 

Joseba Barturen

Euskal kostaldeko bazter guztiak arakatu eta gero, arpoia hartu eta itsasoko  beste inguru batzuk ezagutzeko  beharra sentitzen genuen Rober Martínez eta biok. Erabaki zaila izan zen baina konturatu orduko Atlantikoaren erdian dagoen San Miguel irlan geunden.

IMG-20141028-WA0005

Rober Martínez eta Joseba Barturen Azoreseko lagun batekin.

San Miguel Azores artxipielagoko irlarik handiena da. Bederatzi irlek osatutako artxipielago honetan, ur-jauziak,  pistina naturalak, begetazio ugariko inguruak… paisaia ikusgarriak aurki ditzakegu. Klima ozeaniko subtropikala da nagusi eta golfoko korronteei esker hezetasun maila  altua da.

Kondizio klimatiko eta harri bolkanikoz osatutako erliebe ezberdinei esker, begetazio eta  animalia espezie ugari daude artxipielagoan banaturik. Txori inmigratzaileen joan etorriak nabarmentzekoak dira. Kuriositate moduan, esan ohi da, Azores-en dauden hortentzia urdinak, txori inmigratzaileek beraien lumetan ekarri zituzten hazien ondorioa dela.

18656_101611956536009_2783219_n

Barturen uretan.

Irla guztiak atlantiar itsasoz inguratuta daude, uraren temperatura 17-24 gradu bitartean mantentzen da urte osoan. Karibetik datozen korronte beroak uraren temperatura epeltzen dute.  Korronte hauen eraginez eta fitoplakton –aren presentziari esker,  mota eta kolore guztietako arrainak aurki ditzakegu.  Harri bolkanikoz osaturiko haitzuloek ur azpiko faunaren babesleku  dira, eta hauen inguruan mantak, marrazoak, izurdeak, marrazo balea…ikusi daitezke. Akuariuma dirudi Azores-go itsas hondoa, ikusgarria.

IMG-20141028-WA0007

Atlantikoko arrainak.

Flores eta Corvo izan ziren gure arrantza gune nagusiak. Heldu bezain laster bertako arrantzaleen lagun egin ginen eta honen informazioa ezinbestekoa izan zen, inguruan genituen leku ikaragarrietaz gozatzeko.

Beraien informazioaren truke, guk arrantzan egindakoa  beraiekin konpartitzen genuen. Eguneko arrain goxoa daztatu eta gero  afaloste luzeak izaten genituen, arrantza gai nagusi zelarik. Beraiek interes handia zuten gure arrantzatzeko moduarekin.

josef

Joseba Barturen Azoresen.

Orduak eta orduak pasatzen genituen ur azpian, 18-23 metro inguruko sakoneran. Lehendabizi, antxoak, sardinak, bogak….horrelako arrain txikiak zeuden inguruak aurkitzen genituen eta han geldi-geldi arrain pelajikoak noiz agertuko zain egoten ginen.

Pelajikoen artean,hartu genituen arrainak bonitoak, barrakudak, anjobak, jurelak eta serbiolak izan ziren. Hartutako handienak,  18 kiloko serviola bat eta 22 kiloko mero bat izan ziren.

IMG-20141028-WA0004

Durangoko ‘Argiñanok’ bazkaria prestatzen.

Mero-ak arrantzatzea debekatuta dago Azores artxipielagoan baina bertako  arrantzaleek ematen ziguten informazioa jasotzen jarraitu nahi bagenuen, beraientzako Meroren bat hartu beharra izaten genuen.  Gure arrantza, beraiek eskainitako zerbitzuen truke.

Horrela joan ziren  opor egunak, gau eta egun ur azpian.  Orain kantauri itsasoko arrain txikiekin konformatu beharra dugu, baina berriz ere maletak egin eta Azores aldera joango garen ideia badugu. Hurren arte, Azores!

*Joseba Barturen (Durango, 1978) suhiltzailea da

IMG-20141028-WA0003

Rober eta Joseba, karakola eta barea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu