Ostirala,
2024ko Azaroak29

MugaKultura

loader-image
Durango
5:29 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 72 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Durangoko Amankomunazgoak oinarrizko gizarte zerbitzuak sendotzeko pertsona bat kontratatuko du

Testua · Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa

Prentsaurrekoaren helburua Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoko 2016rako aurrekontu proposamenaren berri ematea da. Amankomunazgoaren historian EH Bildu eta Herriaren Eskubidea taldeek elkarlanean egindako lehen aurrekontuak izango dira.

MAncomunidad 2

ARGAZKIA · Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa

Hartuko diren neurriak azaldu orduko datu aipagarri batzuk aipatuko dira. 6.107.000€-ko gastua aurreikusten da, 2015ean baino %10 gutxiago. Gastua ahal den neurrian doitzeko lana egin da baina hala ere Amankomunazgoaren zerbitzuak indartuko dira.

Legegintzaldirako sinatu genuen akordioan hainbat helburu aurreikusten genituen eta horiek lortzeko bidean jartzen gaituzten aurrekontuak dira hauek. Akordioa sinatzean egoera larrian zeuden pertsonak lehentasuna izango zirela esan genuen, beraz, norabide honetan gizarte zerbitzuak indartzeko baliabideak jartzea da gure lehen helburua.

Horretarako, bi dira hartuko ditugun erabakiak:

1- Oinarrizko zerbitzuak egonkortu eta indartzeko kontratazio bat egitea: Madrilek inposatutako legediak ez du kontratazio publikorik egiten uzten, baina ez gaude prest inposaketa horiek gure Gizarte Zerbitzuetan eragina izan dezaten. Beraz, zerbitzua indartzeko kanpo kontratazio bat egingo dugu.

2- Neguko aterpetxerako dagoen partida handitu dugu:

Beharrizan handiena duten pertsonek erabiltzen dute zerbitzu hau. Hortaz, diru partida handiagoa eskaini behar zaio zerbitzu duinagoa eta ordutegi zabalagoa eman ahal izateko, eta zerbitzua ematen duten pertsonen lan baldintzak hobetzeko.

Akordioan dagoen beste puntu bat kudeaketa gardena eta parte-hartzailea da. Iragarri genuen kudeaketa gardenari jarraiki hurrengo neurria azpimarratu nahi dugu:

– Diru-laguntzak lehia askeko prozeduren bitartez esleitzeko erabakia:

Diru-laguntzak jasotzeko berdintasun printzipioa nagusituko da klientelismo politikoari ateak itxiz. 8.000€ko ezohiko diru-laguntza nominatibo bakarra emango zaio Emakumeen Birari. Profesional mailan Euskal Herrian dagoen emakumeen lasterketa bakarra izanda, eta berau finantzatu beharko luketen udalez gaindiko erakundeen kudeaketa salagarria dela eta, Amankomunazgoak lasterketa bertan behera geratu ez dadin salbuespenezko laguntza ematea erabaki du.

Gastuen atalarekin amaitzeko, barne funtzionamendua hobetuko duen beste kontratazio bat aurrera eramango dugu lehiaketa publiko bitartez:

– Administrazio Orokorreko Langilea:

Lanpostu hau hornitu gabe dago, eta administrazioa arintzeko behar nabarmena ikusita aurten lanpostu hau hornitzeko prozesu publikoa egitea erabaki dugu. Honek erakundearen funtzionamendua hobetuko du eta lana baldintza hobeagotan egitea ahalbidetuko du.

Puntu horiez gain, asko dira hemendik aurrera egin beharreko lanak, horien artean garrantzitsuena, Gizarte Zerbitzuen Kartera inplementatzea. Aipatu nahi dugu Hondakinen Tratamendu eta Kudeaketan eta bosgarren edukiontziaren hedapenean aurrerapausoak eman nahi ditugula, Behargintza eskualdeko garapen tresna nagusi bezala egonkortzeko bidean ahalegina egiten ari gara eta kudeatzen ditugun kirol instalakuntzetan – Landakoko atletismo pista, Berrizko belodromoa eta Abadiñoko trinketea- pausuak emateko konpromisoa mantentzen dugula.

Inbertsioak diru gordekinetik aterako dira, baina orain zabaltzen dugun prozesuaren baitan gainontzeko talde politikoekin adostea espero dugu.

Asteon batzorde ezberdinetan aurkezpena egin eta Aste Santua baino lehen talde politikoen ekarpenak jasotzea espero dugu, eztabaidatu, adostu beharrekoak adostu eta apirileko lehenengo egunetan aurrekontua onartu eta martxan jarri.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu