Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
12:20 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

María Alarcón zornotzarrak irabazi du Amorebiea-Etxanoko Udalak antolatutako jaietako kartel lehiaketa

MUGA EMAKUMEOK

María Alarcón 24 urteko zornotzarrak irabazi du Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako uztaileko Karmen eta Santanatxu jaietako kartel lehiaketa. Epaimahaia hiru artistak, diseinatzailek, argazkilarik edo arte, kultura eta komunikazio arloko kideek osatu dute; lehiaketara sei kartel aurkeztu ziren eta epaimahai horrek hiru aukeratu zituen herri-bozketa bat egiteko, online, udal webgunearen bidez eta Zelaieta Zentroan kokatutako hautestontzian. Azkenik, herritarrek Alarcónen irudia aukeratu dute jaien egitaraua iragartzeko.

“Urtero irudimenez betetako kartelak jasotzen ditugu. Horietako askok gure udalerriko ikonoak dituzte protagonista. Jakitun gara artelan hauek egiteak dakarren lanaz, eta eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketara aurkeztera animatu diren pertsona guztiei”, azpimarratu du Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkate berriak prentsaurrekoan, artista irabazlearekin batera. Salterainek zornotzarra zoriondu du eta bere “lan bikaina” goraipatu du.

1.000 euroko saria

Kartel irabazlea 2023ko Amorebieta-Etxanoko jaietako irudia izango da. Ez da Alarcónek antzeko lehiaketa bat irabazten duen lehen aldia. 2018an, Asturiasko udalerri bateko kartel lehiaketa bat irabazi zuen, baina bere jaioterrian irabazteak “ilusio berezia” egiten diola onartu du. “Oso pozik eta harro sentitzen naiz eta asko eskertzen diet nire kartela bozkatu dutenei”, azaldu du. Maríak adierazi duenez, bere irudiarekin jaietako elementu guztiak irudikatu nahi izan ditu: “Nire protagonistak kantinera jantzia darama eta umeari festetako zapi bat jarri diot. Gainera, pentsatu nuen ezinbestekoak zirela buruhandi bat, marmitako kazola bat, danborradako elementuak eta musika-tresna bat. Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalaren eraikina, Patata, zapiko armarria eta Zorhontza agertzen dira kartelean. Xehetasun gisa, puntu batzuekin egin ditut su artifizialak, dronak balira bezala, iaz berritasun gisa eskaini ziren eta”, zehaztu du gazteak. Zornotzarrak gaineratu du 1.000 euroko saria material artistikoak erosteko erabiliko duela, garestiak izaten direlako, eta onartu du “zenbait gutiziatan” ere gastatuko duela.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu