Dena prest da San Juan jaiak ospatzeko Elorrion
Herriko tradizioei jarraituz, San Juan ermitara igoera egingo da ekainaren 23an, eta merienda izango dute umeek, zinegotzien eskutik. Pailazo Azkona taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango da. Iluntzean, berriz, kiroldegi ondoko aparkalekuan musikak eta suak izango dute protagonismoa. Ekainaren 24an, zapatua, San Juan eguna ospatuko da. Auzokoentzako meza izango da izen bereko ermitan, eta, amaitzeko, luntxa.
Jarraian egitaraua xehetasun guztiekin:
Ekainak 23, ostirala. San Juan bezpera.
- 16:30. San Juan ermitara igoera, plazatik.
- 17:00. Pailazo Azkona taldearen antzerkia eta merienda, San Juan ermitan.
- 21:30. Gor Super DJarekin disko festa, kiroldegi ondoko aparkalekuan.
- 22:15. Sua, suzko zezena eta su artifizialak, kiroldegi ondoko aparkalekuan.
Ekainak 24, zapatua. San Juan eguna.
- 12:00. Auzokoentzako meza eta luntxa, San Juan ermitan.
Elorrioko Udalak jaiaz gozatzera animatzen ditu herritar guztiak.