Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Ikasleen Orkestrak Durangoko Bartolome Ertzillako bederatzi ikasle aukeratu ditu
Mugalari
Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorio eta Musika eskolako 9 ikasle aukeratu dituzte Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen dituen Ikasle Orkestrak osatzeko.
Duela 10 urte Eusko Jaurlaritzak martxan jarri zuen Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO), harrez gero, musika ikastetxe guztietako ikasleek hartu dezakete parte. Duela 4 urte, proiektua zabaldu egin zen eta beste orkestra bat osatu zen, 13 urte arteko ikasleentzako.
· EIO · Aurten, proiektuak beste elementu berri bat aurkezten du: Orkestra Txiki bat osatu dute antolatzaileek. Beraz, aurten, hiru orkestra izango dira: EIO (18 urtera arte), EIO Gazte (15 urtera arte) eta EIO txikia (13 urte). Durangoko Musika Eskolak eta Kontserbatorioak aukeratutako ikasleak hurrengo hauek dira: Irati Gaztelumendi, Irati Gomez (EIO Txiki); June Iturriaga, Maite Azueta, Alexandru Blas, Irene Goiri, Lide Etxeberria, Matxalen Ocariz (EIO Gazte); Jone Erzilla (EIO).
EIO txikirako aukeratze prozesuan 203 ikasle aurkeztu ziren 93 plazarako; EIO Gazterako 130 ikasle eta 90 plaza eta EIOrako, 110 ikasle aurkeztu ziren eta 55 aukeratu zituzten.
· JONC · Kurtso honetan, proiektuak beste elementu berri bat aurkezten du. EIO Orkestrak egonaldia eta kontzertuak JONC Alevines Kataluniako Gazte Orkestrarekin batera egingo ditu. Zuzendaria Juanjo Mena gasteiztarra izango da. Juanjo Mena maila handiko zuzendari ezaguna da. Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria izan zen hainbat urtetan zehar.
EIO Txiki eta EIO Gazteak, apirilean eskainiko dituzte hainbat kontzertu eta, EIO Orkestrak ekaina eta uztailean, Katalunia eta Euskal Herrian.
Etiquetas: Durango