KARNABALAK DURANGON · Azken egunak aprobetxatu!
Mugalari
Mozorrotuta lagun asko ibili da asteburuan karnabalak ospatzeko. Bihar, asteartea, azken eta egun handia izango da. Beraz aprobetxatu mozorroa jantzi ez duzuenok edota berriro jazteko gogoa duzuenok.
Beste urte batez, Durangoko Surrandien Konpartsak jende asko batu zuen ohiturazko kalejiran. Aurreko asteetan egindako tailer berezietan kareta, puxika eta surrandiak prestatu ondoren, Tabira Musika Bandaren laguntzarekin atera ziren kalera.
Ez dago sobran gogoratzea, Durango Uriko Aratusteen lehenengo aipamen ezagunak XVII. mendekoak direla. Aratusteetako bereizgarri nagusia, berriz, Surrandien konpartsa dela esan daiteke. Denboran galduta egon eta gero, hainbat lagunen berreskuratze saialdien ostean, 2000. urtean Surrandien Konpartsa eta Hartza Durangoko kaleetan ikusi genituen berriro Kriskitin dantza taldeari esker. Harrezkero, ez dute hutsik egiten karnabaletan.
Zure publizitatea Mugalarin
Expo baby & Kids · BEC
Etiquetas: Durango, karnabalak, Surrandiak