KARNABALAK BERRIZEN · Zuriz janzteko deia luzatu die herritarrei Be!nke euskera taldeak
I. Ellakuriaga
1934ko ihauterietako argazki baten harira, Be!nke Berrizko euskera taldeak proposamen berezia luzatu die herritarrei larunbaterako, otsailaren 6rako: zuriz jantzita ateratzea kalera.
Argazki zaharrean, berrizko koadrila handia ikusi daiteke hegazkin bat gainean daraman kamioi batean igonda. Guztiak, gainera, zuriz jantzita daude. Kamioi, hegazkin eta guzti Durangaldean zehar ibili ei ziran kantuan.
Be!nke elkarteak orduko karnabalak ekarri nahi ditu gogora eta berriztarrei zuriz janzteko deia egin die. Zer jantzi ez dakitenentzat ere iradokizun batzuk egin ditu: txori, laino, izar, pilotu, astronauta, sukaldari, mamu… Gainera, okasiorako lehengo bertso zaharrak berreskuratu eta barri batzuekin kontakizun polita abesteko eskuorria ere prestatu dute.
Otsailaren 6an, larunbatean, Olakuetan elkartuko dira arratsaldeko 18:30ean eta herrian zehar kalejira egin eta gero, herri afarian parte hartuko dute.
Etiquetas: Be!nke, Berriz, euskara, karnabalak