Osteguna,
2025ko Urtarrilak 16

MugaKultura

loader-image
Durango
2:54 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Astelehenean irekiko dira Elorrioko Elizaldeko igerilekuak

Udari ongietorria eman baino egun batzuk lehenago irekiko dira Elizaldeko igerilekuak: ekainaren 12an, hurrengo astelehenean. Hiru hilabetetan, irailaren 17era arte, Elizaldek bere zerbitzu guztiak eskainiko ditu: igerilekuak, aldagelak, taberna, baita aulkiak eta eguzkitakoak horretarako prestatutako instalazioan uzteko aukera ere.

Prezioak eta abonuak

Elizaldeko kanpoko igerilekuetara eta bertako instalazioetara sartzeko beharrezkoa izango da abonua eskuratzea edo dagokion eguneko sarrera erostea.

Abonatuek aukera izango dute bertara nahi duten egun guztietan joateko – edukiera beteta ez badago behintzat– eta gainera ez dute ilararik egin beharko; lehentasuna izango dute.

Abonua eskuratzeko kiroldegira joan eta bertan dagoen izen-emate orria bete beharko da. Dagoeneko aukera zabalik dago.

Prezioei dagokienez, honakoak dira tarifak:

Eguneko sarrerari dagokionez, abonatu gabeko 18 urtetik gorakoek 6,50 euro ordaindu beharko dituzte; 3 eta 18 urte bitartekoek eta 65 urtetik gorakoek 4,50 euro; eta, azkenik, 3 urtetik beherako haurrak doan sar daitezke.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu