Asteartea,
2025ko Urtarrilak 21

MugaKultura

loader-image
Durango
5:05 am,
temperature icon 8°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 27 Km/h

Zornotzarrek Karmenak eta Santanatxu jaietako kartel irabazlea bozka dezakete, hiruren artean bat aukeratuz  

Amorebieta-Etxanoko Udala uztailean ospatuko diren Karmenak eta Santanatxu jaien kartela aukeratzeko antolaketan murgilduta dabil dagoeneko eta horren harira, abian jarri du kartela aukeratzeko lehiaketa. Epaimahaia artista, diseinatzaile, argazkilari edo arte, kultura eta komunikazio arloko hiru kidez osatuta egon da eta sariketara aurkeztu diren sei kartelen artean aurreneko selekzioa egin du: hiruk egin dute aurrera. Orain herritarren txanda da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak aste honetan kartel gustukoenaren alde boza emateko aukera zabaldu du. Aurrez aukeratutako hiru kartelen artean bozkatzeko epea zabalik da gaurtik aurrera eta ostirala (ekainak 9) bitarte. Bozkatzeko herritarrek bi modu dituzte: udal webgunean edo Zelaieta zentroan jarri diren hautestontzietan. Bozketa gaur ekainaren 5eko 12.00etatik aurrera  izango da zabalik eta ekainaren 9ko 14.00ak arte egongo da aukera. Online jasotako botoak puntuazio osoaren %40 izango dira eta hautestontzietan jasotakoak, aldiz, %60.

Boto gehien jasotzen dituen irudia izango da irabazlea eta, horrenbestez, 2023ko Amorebieta-Etxanoko jaien irudia. Sariduna ekainaren 21ean aurkeztuko da 12:00etan, Zelaieta zentroan lehendabizi eta udal webgunean, ondoren. Bere lana jaietako irudi gisa erabiltzeaz haratago, irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du.

Informazio gehiago nahi duenak Zelaieta Zentrora jo dezake, astelehenetik ostiralera 08:30-21:30 ordutegian, 946 300650 telefonora deitu edo zelaieta@amorebieta.eus helbidera idatzi.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu