Amorebietako Udalak gaueko autobus zerbitzua antolatu du bailarako udako jaietatik etxera itzultzeko
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera jaietatik etxera bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua antolatu du udako hilabeteetarako. Gazteak datozen udako jaietatik modu seguruan eta inongo kezkarik gabe etxera itzultzeko aukera eskaintzea da Udalen helburua. Honela, gazteek festekin gozatzeko aukera izateaz gain, etxera itzultzeko garraio publikoa izango dute, autoa hartu behar izan gabe. Ekainean hasiko dira bailarako jaiak eta iraila bitarte izango da gaueko autobus zerbitzua erabiltzeko aukera, hamar udalerrietako jaietatik itzultzeko.
Igorreko San Antonioak, lehenak
Igorreko San Antonioak izango dira ospatuko diren lehen jaiak, datorren ekainaren 10ean (larunbata) eta bi asteburuz jarraian, eskainiko da larunbatetik iganderako goizaldean gaueko autobus zerbitzua, 02:30ean eta 05:00etan, autobus geltokitik.
Bediako San Juanetan ere, ekainaren 24an (larunbata), 02:30ean eta 05:00etan irtengo da garraio publikoa autobus geltokitik.
Arantzazun eta Diman, berriz, San Pedro jaiak ospatuko dituzte. Arantzazuko San Pedroetan, ekainaren 30ean (ostirala), 03:30ean eskainiko da gaueko zerbitzua autobus geltokitik. Eta Diman, aldiz, 02.30ean eta 05.00etan aterako da.
Era berean, Lemoako San Inazioetan, uztailaren 29an (larunbata), 02.30ean eta 05.00etan izango da bueltatzeko ordua, Correosen ondotik.
Abuztuan ospatzen ditugu Zeanuriko Andra Mariak eta Areatzako San Bartolome jaiak eta horietan ere izango da gaueko autobus zerbitzua hartzeko aukera. Zeanurin abuztuaren 12an (larunbata) eta Areatzan abuztuaren 25ean eta, bi herrietan 02:30ean eta 05:00etan irtengo da goizaldeko garraio publikoa autobus geltokitik.
Azkenik, irailean, Arteako Andra Mariak eta Galdakaoko Santa Kurtzak izaten dira. Hala, Artean, irailaren 8an (ostirala) 02:30ean eta 05:00etan eskaini da autobus zerbitzua geltokitik eta Galdakaon bi larunbatetan: irailaren 9an eta irailaren 16an. Bi egun horietan 02:30ean eta 05:00etan irtengo da itzultzeko autobusa Plazakoetxetik.
IGORRE – SAN ANTONIOAK
Ekainak 10 eta 17 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
BEDIA – SAN JUANAK
Ekainak 24 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
ARANTZAZU – SAN PEDROAK
Ekainak 30 (ostirala) | 03:30 | Autobusen paradan
DIMA – SAN PEDROAK
Uztailak 1 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
LEMOA – SAN INAZIOAK
Uztailak 29 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Correosen ondoan
ZEANURI – ANDRA MARIAK
Abuztuak 12 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
AREATZA – SAN BARTOLOMEAK
Abuztuak 25 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
ARTEA – ANDRA MARIAK
Irailak 8 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan
GALDAKAO – SANTAKURTZAK
Irailak 9 eta 16 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Plazakoetxen