Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
4:19 pm,
temperature icon 23°C
Humidity 31 %
Ráfagas de viento: 27 Km/h

AUTOGESTIOA · Durangaldeko egistamoen topaketa iragarri dute urtarrilaren 30erako

mugalari-logo

Izaskun Ellakuriaga (Mugalari)

“Moztu lotzen zaituzten sokak!” leloarekin Autogestio Eguna egingo dute Durangon hil honen amaieran. Durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladen eskutik dator proposamena, eta autogestioa oinarri duten beste eragile, elkarte eta norbanakoei luzatu diete deia.

20160112070921 (1)

ARGAZKIA · Durangaldea Autogestiorantz

Topaketa eskualdean dauden autogestio egitasmoak ezagutzeko eta aurrera begira elkarren arteko harremanak eraiki eta indartzeko antolatu nahi dute. Autogestioaren gaineko gogoeta bultzatzea ere bada nahietako bat, eta horretarako eskualdeko zein Euskal Herriko proiektuak sakonduko dituzte.

· Dei berezia · Topaketaren antolatzaileek autogestioan alor askotako taldeak eratu direla adierazi dute, bai musika, etxebizitza, elikadura, kultura zein aisialdian. Dei berezia egitasmo horietako partaideei egiten diete: Autogestio Eguneko protagonista bilkatu daitezen.

“Durangaldea Autogestiorantz” izenarekin antolatu nahi duten egunari begira bi bilera egin dituzte orain arte. Abenduaren 28an Elorrioko gaztetxean 40 bat gazte batu ziren eta bigarren bilera, urtarrilaren 7an, Durangoko Sorginolan egin zuten. Lehenengo bileran egunaren berri eragile ezberdinei azaldu zitzaien eta bigarrenean, urtarrilaren 30eko egunari dagokion egitaraua eta azpiegitura-beharrizanak lantzen hasi ziren. Beraz, laister iragarriko dute egitaraua. Bitartean, hitzordua apuntatu: urtarrilak 30, Autogestio Eguna Durangon.

AUTOFEST (2)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu