Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:43 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 44 Km/h

Iurretako institutuan merkatu solidarioa antolatu dute Angelman sindromearen elkarteari laguntzeko

Mugalari

· Datorren asteazkenean, 23an, egingo dute 11:00tik aurrera

Iurretako Lanbide Heziketa Institutuko Administraritzako ikasle talde batek merkatu solidario bat antolatu du Angelman sindromearen elkarteari laguntza emateko.

Ikasleek Gabonetako jaia ospatzeko aktibitate bat antolatu behar zuten. Lehenengo eta behin izandako ideia, truke-merkatu bat antolatzea izan zen. Nahiz eta ideia hori garatuz hasi ziren, azkenean, merkatu solidario batean bihurtu zuten. Klasean bozkaketa bat egin ondoren, Angelman sindromearen elkartearekin bat egitea erabaki zuten. Merkatu honetan bildutako diru guztia elkarteari emango ziotelarik.

· Itsulapikoak· Jadanik, ikasle eta irakasleak hasi dira objetuak institutura eramaten: margolanak, bitxiak, arropa, jostailuak, pitxerrak, osagarriak, ontziteria etb. Horretarako, gela bat prestatu dute. Horretaz gain, Institutuko sarreran itsulapikoak jarri dituzte nahi duenak bere borondatea eman dezan.

«Ateak irekita egongo dira etorri nahi duenarentzat», zabaldu dute.

IMG-20151216-WA0000 IMG-20151216-WA0001 IMG-20151216-WA0002 IMG-20151216-WA0003

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu